Ingurumen araudia gero eta zorrotzagoa da. Ingurumenaren iraunkortasun, minimizazio eta kontserbazio printzipioak gobernutik datozen legeetan eragina izateaz gain, Europako ingurumeneko ildo erregulatzaileen ardatz nagusia osatzen dute. Gaur egun funtsezkoa da arau hauek guztiak errespetatu eta aintzat hartzea, edozein industria jarduera arazorik gabe aurrera eraman ahal izateko.

Horretarako sortu genuen Ambientalis, edozein ingurumen alor era egokian kudeatzeaz arduratzen den enpresa.

Ambientalis, sektorean 20 urte baino gehiago daramaten jatorri desberdinetako profesionalez osatua dago. Gure jarduerak, inguruneko alor guztiak bere osotasunean kudeatzea ahalbidetzen digu, edozein enpresaren beharretara egokitzen den kalitatezko zerbitzu berritzailea eskainiz.

Ambientalisek bizi-ziklo osoan zehar hondakin kudeaketa alorrean aukera hoberenak eskaintzen dizkizu. Zure araztailearekin arazoak al dituzu? Ambientalisek horretarako konponbidea aurkitzeko gaitasuna dauka. Zure industriako lurzorua deskontaminatzeko beharra duzu? Guk tokian bertan eta epe laburrean deskontaminatzeko teknologia patentatua eskaintzen dizugu. Baldin eta soilik, aholkatze orokorra nahi baduzu edota ingurumen lizentzia eskuratzeko premia baduzu, utzi gure esku, pozik egingo dugu eta.

Ambientalis gara, zeure ingurumen arazoen konponbidea zeure neurrira